2009-03-18

TOR MAGOA LEIOAKO BATZOKIAN!!





Bai bai. Halaxe da! AMETS BERRIA kultura elkarteak, TOR MAGOA ekarri eban pasadan martxoaren 13an, kurtso berriaren hasierako jaia ospatzeko!!

AMETS BERRIA, jakindo dozuen lez, Leioako Batzokiko aisialdi taldea da.

Eta aurten 30. urteurrena ospatzen dau aurton!! ZORIONAK!!!





Martxoaren 13an, urte honetan zehar egingo doguzan ekintzen aurkezpena ( tailerrak, kanpamenduak, mendi irteerak, lehiaketak...) egin genuen.

Leioako gaztetxu asko eta asko hurbildu ziran batzokira euren gurasoekaz, eta danak atara ziran bertatik poz-pozik.





Hortaz, gure helburu nagusiena, lortu genuen.

Begiraleok ere, asko poztu ginen, herritarren erantzuna eta partaidetza altuagatik.

Hemendik aurrera, danon esfortzuak batuz, daukagun begirale talde paregabearen laguntzaz eta herritarren parte hartzeko gogo eta ilusioekin batera, aurrera jarraituko dogu datozen 30 urteotan ere!!

Hori da gure konpromezua, eta horretan lan egingo dogu.

Zure seme-alaba ere aisialdi talde honetan egotea, eta herriko gainontzeko umeekin ondo pasatzea nahi badozu, ametsberria@gmail.com helbidera idatzi!

Momentuz hau da daukaguna!

Laster izango dozue gure berri!!

AGUR!!

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Gaztetxoak!!

Anónimo dijo...

Aupa TOR MAGOA!! Itzela haiz!! Algortako GETXOMAGIK asuntoan egon nintzan, ta primeran egon zinan txo. Aupa zu!!

Alex dijo...

oso ondo pasa genun, mila esker!!!!