2009-02-16

PACHI EZ!!! Madrid mueve los hilos de esta marioneta


Pachi ez!!!

1. Madriletik kontrolatuko dutelako.
2. Ez duelako Euskadiren alde musu truk egingo, Espainian dauzkan laguntxoak izan beharko ditu buruan, eta haiei zorrak ordaindu.
3. Ez daukalako prestakuntzarik krisialdiari aurre egiteko.
4. Oso hautagai tristea delako, buruz burukoan ez lioke lehendakariari ezta asalto bat ere eutsiko.
5. Euskal herritar guztion lehendakaria izango al da hizkuntza ofizialetako bat menperatzen ez duen hautagaia? Mesedez!
6. Zer kudeatu du Lopezek? Lan esperientziarik bere alderditik at?
7. Zergatik ez da hain gustuko duen Espainiko bandera kanpainan ateratzera ausartzen? 15 egun hauetan guztia ikurrinez josita ikusiko dugu soziolistoen ekitaldietan, eta bien bitartean, Legebiltzarrean inposatutako Espainiako bandera.
8. Rosa Diez eta Basagoitirekin bat egiteko irrikaz dagoelako

ETA ABAR!!!

2 comentarios:

Leioako Gaztedi dijo...

Tristea benetan.

Tamalez, jende asko engainatzeko prest dago "aldaketa"ren argudio ziztrin horrekin...

ez gaitezan leloak izan !!

esna gaitezen,eta argi eta garbi utzi daigun datozen hauteskundeetan, ez dogula madrilgo morroirik nahi eusko legebiltzarrean !!

euskal herria eraikitzeko pausoak ezin dira bidearen erdian utzi!!

gora Euzkadi Askatuta!

Anónimo dijo...

PATXI BAI!!!
Gezurretan ezin dira argudioak finkatu. Euskadiko Alderdi Sozialista EAJ baino zaharragoa izateak izorratzen zaitue benetan!
Hemengo alderdia da, eta Euskadi gobernatzeko ahalmena du.
Behingoz behintzat bildurtuta zaudete, bestela ezin dira halako erasoak ulertu.
EAJren Euskaherria eraiki beharrean herritarron Euskadi eraiki dezagun!! Alternantzia demokratikoaren alde, Patxi Lehendakari.