Gaztelaniaren aldeko manifestua sinatu dute, eta are gehiago, elebitasunak turismoari kalte egiten diola diote. Noski, gaztelaniaren nagusitasuna defendatzen dutelako ez beste ezergatik.
Zein turista kaltetzen du horrek? Kamera bularrera itsatsita daukan turista hori? gauza oro harriduraz eta ezin ulertuaz begiratzen duen hori? Ala agian interes politiko berezirik duen turistaren bat?
"Guggenheim museoa" dioen kartelik izateagatik turista gutxiago edukiko bagenu bezala!!!
Hemen berria: http://www.abc.es/20080708
Hemen "Mesa del Turismo" izeneko hori osatzen dutenen zerrenda: http://www.mesadelturismo.com
Beste batzuen artean Viajes Marsans eta Avis daude. Boikot aktiboa proposatzen dizuet.
1 comentario:
lotsagarria da horrelako empresa modernoak hain ikuspegi atzeratua eta frankista izatea, BOIKOTA!! nire aldetik bai behintzat!! askatasunerantza jo beharrean diktadurara bidean goazala dirudi!
Publicar un comentario