2010-01-29

Ezker Abertzalearen gose greba Leioan, udal lokal bat okupatuta


Leioako Ezker Abertzalea izenez ezagutzen ditugunak, Udal lokala okupatu zuten astelehenean, baimenik gabe, euskal presoen aldeko gose greba aurrera eramateko asmoz.

Okupatutako lokala Berbalamiñe Euskara Elkartearen lokala izan da, soilik euskara sustatzeko ekintzak burutzeko utzita dagoena, hain zuzen ere.

Azkenean, Ertzaintzak joan behar izan zuen atzo udaltzainekin bertan zeudenak ateratzera, muzin egin baitzieten Udaltzaingoaren eskaerei.

Inork ukatu al die gose greba bat egiteko baimena? Kontua da, zergatik udal lokal baten? Bihoaz Gaztetxera edo Herriko Tabernara bertara. Lekuak badauzkate nahi izanez gero, baina ez, euren asmoa zein da? Beti bezala biktimak bailiran agertu herritarron aurrean.

Dagoeneko ez dute inor engainatzen, eta lekuz kanpo zegoen erabat atzo Leioako Udaletxean eman zuten espektakulu tamalgarria.

_____________

A ver, autodenominada Izquierda Abertzale de Leioa, ahora en español:

¿Queréis hacer una huelga de hambre por los presos? HACEDLA, pero los locales municipales tienen un determinado fin, y movimientos de solidaridad legítimos con los presos no están contemplados como actividades de fomento del euskera, así que sobraba ocupar el local de Berbalamiñe Euskara Elkartea.

Sin armar tanto jaleo, haberos metido en el Gaztetxe o en la Herriko Taberna, y santas pascuas. Sobraba el espectáculo lamentable y victimista que disteis ayer ante el Ayuntamiento.

2010-01-25

Haitirako laguntza

Gogorregi Konpartsak ekimen polita jarri du abian. INFORMAZIOA

2010-01-15

GAZTEGUNE BERRIA BADATOR! Eman zure iritzia, gazte



Leioan Gaztelekua irekiko da epe laburrean. Zure iritzia utzi hurrengo galdetegia betez.

Egin dezagun guztion gusturako gaztegunea. PARTE HARTU!

_____

Da tu opinión para que el nuevo Gaztegune que está a punto de llegar sea del gusto de todos y todas.

2009-12-23

Zorionak eta urte berri on!


Jai zoriontsuak pasa ditzazuela maite duzuenen artean.

Que paséis unas felices fiestas con la gente que queréis.

2009-12-15

EGUNKARIA AURRERA!!


Gaur Egunkariaren aurkako epaiketa hasten da.

Fiskalak ere akusazioa erretiratu du, baina "Dignidad y Justicia" taldeak bere akusazioa mantendu du.

Euskaldunon munduak jaso duen erasorik larrienetakoa da hau azken urteotan. Egunkaria libre ikusi nahi dugu, adierazpen askatasunaren alde, hizkuntzak hizkuntza.

Eta larunbatean Bilbon, "Egunkaria libre" manifestazioa.

2009-12-11

Radio Euskadi: -100.000

100.000 entzule gutxiago dauzka Radio Euskadik azken EGMk (Estudio General de Medios)aditzera eman duenez.

Arazorik larriena goizetan dute, Lapitzen konpetentziarekin Onda Vascan.

Euskal gizarteak bizkarra ematen dio EiTB komunikabe publikoen manipulazioari, eta ondo dago jakitea.

Berria Deian




2009-12-09

Leioan ere, Prostituzio Egunean, sexu askea aldarrikatzen


Abenduaren 6a, egunik egokienetakoa gure askatasuna aldarrikatzeko

2009-12-07

Leioako Udalak kaltetuentzako bulegoa ireki du / El Ayuntamiento de Leioa ha abierto una oficina para los damnificados


Larunbat goizaldean jazotako sarraskian kaltetuak izan diren guztiei laguntza eskaintzeko, Leioako Udalak erregistro bat ireki du.

Berriro ere, auzokoak kaltetzea helburu duten txoriburu hauei gure mespretxurik "sutsuena".


Leioako web orriko berria
_____________

El Ayuntamiento de Leioa ha abierto un resgistro para ayudar a los damnificados por la barbarie acaecida el sábado de madrugada.

Y una vez más, nuestro más "caluroso" desprecio a l@s indeseables que sólo tienen como objetivo perjudicar a nuestros vecinos y vecinas.

Noticia en la web de Leioa

2009-12-06

ASKI DA! Utzi Leioa bakean

Zer irabazten dute txoriburu hauek herria erasotzen? Kontenedoreak eta autoak erre?

Zuen auzokoei egiten diezue min, babu madarikatuak...

ASKI DA!