2009-02-27

AZKEN TXANPA


Gaur guztiok La Casillara kanpainari azken agurra emateko.

"Alea jacta est"


Hoy todos a La Casilla a apoyar al único candidato que garantiza el saber hacer y la independencia en la toma de decisiones.

ANIMO IBARRETXE!!

Ordua. 19:30

2009-02-26

Ibarretxe, berriro ere, garaile


Bai, jakina, Ibarretxek irabazi zuen atzoko debatea. Ez dugu hemen zergatia azalduko, baina gaurko egunkariak irakurtzea besterik ez dago. Gainera, ikusleen %52k hala uste du, eta %6k bakarrik uste du Lopezek irabazi zuela.
Vamos, que ganó Ibarretxe para el 52% de los espectadores, mientras que sólo un 6% de espectadores cree que ganara López.

Onartu beharreko gauzak ere badaude. Basagoiti nahiko ondo ibili zen. Espainiako eskuinaren ikuspuntutik, nahiko diskurtso ona egin zuen, Lopez ondo jipoituz, eta eskerrak, Ibarretxeren pentsamoldeetatik zeharo aldenduta.

También hay que reconocer que Basagoiti estuvo en su salsa. A pesar de ello, ¿la derecha españolista acabará aceptando a un candidato tan "desenfadado" y no tan serio como otros?

Baina beste garaile bat egon zen atzo: AINTZANE EZENARRO. Benetako aukera bilakatu da, benetako ezker abertzale baketsua. EA eta Ziarreta bazterrean utzi ditu. Posible liteke Aralarrekin bakarrik gobernatu ahal izatea? Ea ba...
Bien a las claras quedó que Aralar es, cada vez más, una opción real. Política sensible y sosegada, cercana a la ciudadanía. Veremos si el 2 de marzo es posible formar gobierno con una opción política que sigue creciendo.

¿LO PEOR? El último minuto de López. ¡POR FAVOR! ¿A quién quiso engañar con ese discurso vacío? "Si quieres soñar, si eres un soñador..." bla bla bla. VACÍO de contenido absolutamente.

ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO. NAHI DUZUNA BOZKATU, BAINA JOAN ZAITEZ BOZKATZERA.
Vota lo que quieras, ahí están las propuestas y los perfiles de los candidatos, pero ahora más que nunca, es hora de comprometerse con el avance de este país, tenemos que superar la crisis TODOS/AS JUNTOS/AS. Ahora más que nunca, vota lo que quieras, pero vete a votar.

2009-02-25

Euskara eta Patxi Lopez


Oso ados nago Montxok gaur Berria egunkarian argitaratzen duen zinta komikoarekin.

Gauza da ez dirudiela hain komikoa denik. Barra barra ari dira esaten PPSOEkoek euskarak baztertu egiten duela, baina zer bazterkeria klase da herritar guztiei antzeko arreta eman nahi dien ekimena?

Euskaldunok bigarren mailako herritarrak al gara? Euskara ez da lanpostua lortzeko traba, herritar GUZTIEI behar bezalako arreta emateko tresna baizik.

Hortaz, zein da Patxiren proposamena? Euskaldunoi psikologoa (euskalduna?) ezartzea Osakidetzak ordainduta?

LOS EUSKALDUNES NO NECESITAMOS PSICÓLOGO, LO QUE NECESITAMOS ES QUE SE NOS RECONOZCAN Y SE NOS RESPETEN LOS MISMOS DERECHOS QUE A LOS CASTELLANOHABLANTES.

2009-02-24

Lehendakaria berriro ere gazteekin


Argi uzten ari da lehendakaria gazteak lehentasunezko helburu garela.

Gaur goizean Deustuko Unibertsitatean izan dugu partekatzeko alokairuen gaineko azalpena ematen. Ibarretxe.com web orrian kontsultatu zalantzarik badaukazu.

Está claro que la juventud somos una prioridad para el lehendakari, y lo ha vuelto a demostrar acercándose a la Universidad de Deusto y hablándonos sobre los alquileres compartidos.

Animo Ibarretxe! Gutxi falta da lanean tinko jarraitu ahal izateko.

Lehendakaritzarako lasterketa


Oso webgune bitxia aurkitu dugu oraingoan. Zure lehendakarigai gogokoenari jatekoa eman behar diozu lasterketa irabaz dezan.

Emazkiozu kaloriak Ibarretxeri, gero eta gutxiago falta da-eta. Sakatu beherago daukazun estekan.


Da de comer a tu candidato/a a lehendakari favorito/a, y haz que gane la carrera hacia la lehendakaritza. Pulsa en el siguiente enlace:
LASTERKETA

Mila esker ukberrikoei


Hemen sakatuta, "ukberri" egunkari digitalak atzo blog honetan argitaratutako falangeari buruzko iruzkinaz esandakoa ikus dezakezue.

Gauzak horrela, eskertu behar diegu "ukberri" egunkariko kideei eskainitako arreta. Baina, arreta hori baliatuta, beste gauza bat eskatu nahi genieke ere bai: ez diezaiegun publizitate gehiagorik eman alkandora urdin horiei.

Gu beti aurrera, eta haiek jarrai dezatela Getxoko hizkuntza paisaia atontzen, baina anonimatuan.

2009-02-23

ZER NAHI DUZU EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO?


- Si crees que el euskera debe desaparecer y si crees que se deben de terminar todas las subvenciones que el Gobierno Vasco da a las entidades que trabajan por el euskera...

- Si crees que los jóvenes no deben de estudiar en euskera...

- Si piensas que un partido político español, de manera sucursalista, va a gestionar mejor las políticas e intereses de aquí que un partido político vasco...

- Y si crees que el PSEE debe pactar con el PP para quitar a Ibarretxe de Ajuria Enea...

vota a Patxi López.


PERO...

- Si crees que el euskera necesita seguir creciendo y avanzando en este país...

- Si crees que los jóvenes tienen que tener el derecho a estudiar en euskera...

- Si piensas que un partido político vasco va a gestionar mejor las políticas e intereses de aquí que un partido político español...

- Si no quieres que el PSEE pacte con el PP para quitar a Ibarretxe de Ajuria Enea...

- Y si prefieres a Ibarretxe en vez de a López de Lehendakari...

SÓLO EXISTE UNA OPCIÓN.

VOTA A JUAN JOSE IBARRETXE.


EL DÍA 1 DE MARZO... TÚ DECIDES.

GOGORATU: EUSPAÑA EDO EUSKADI?

Getxoko Falangea


Tira ba! Agertu zaigu Falangearen taldea Uribe Kostan. Kasu honetan Getxoko Falangea.

Leioako Gaztedik, dena dela, "ongi etorria" eman nahi dio alderdi honi. Badirudi euskararen alde egingo dutela. Bestela arreta jarri bere pegatinatxoan; "Getxoko falangea" jartzen du, euskara hutsean. Ez elebitasunik ez ezer, euskaraz bakarrik.

Hortaz, badauzkagu euskaltzale berriak: Getxoko falangistak. Ea orain Basagoiti eta Rosa Diezen kumetxoek antolatzen dituzten manifestazioen kontramanifestazioetara doazen. Kar kar!! Kuriosoa izango litzateke dokumentua.

Goiko argazkian ez bada ondo ikusten, ea hemengoan zerbait hobeto antzematen duzuen:


Pues nada. Que tenemos nuevos euskaltzales en el entorno. Ni más ni menos que la Falange de Getxo. A ver si ést@s van a hacer más por el euskera que otros. Y es que en su pegatina sólo usan el euskera.


Komunikatua ere atera dute. Hau ere euskaraz jarraian ikus dezakezuen bezalaxe:

"Adierazpen honen bidez, Getxoko herriak egun hauetan bizi izan duen gertaera gogoangarri baten berri eman nahi dizuegu.
Duela 75 urte, 1934ko otsailaren 13an, Falange Española (FE) eta Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) batu ziren. Emaitzari FE de las JONS izena eman zioten ekimena burutu zuten abertzaleek, emaitza oparoa, dudarik gabe, gure nazio espainiarrarentzat.

Data hori gogoratuta, eta duela 75 urte bezala ere, 2009ko otsailaren 13an Getxoko falangistok Getxoko Falangea sortu dugu, Bizkaiko kostaldeko gure herri hau Espainia dela aldarrikatzeko.
Oso harro gaude gure espainiartasunaz eta tinko eutsi nahi diogu. Baditugu lehenengo ekintzak egin. Adibidez, aste honetan pegatina asko hainbat tokitan ipini ditugu: Getxoko batzokietan, Getxo Bizia plataformaren lokalean, Getxoko herriko tabernetan eta Amnistiaren Aldeko Gestoren tabernan, Algortako alkartetxearen ondoan, Ezker Batuaren egoitzan, Batasuneko zenbait militanteren etxeen ondoan, Algortako "Egunkariak" kioskoan, ELAren egoitzan, eta abar. Ekintzak pentsatzen eta martxan jartzen jarraituko dugu, Getxok behar gaitu-eta.

Gora Getxo espainiarra! Gora Espainia! Gora Getxoko Falangea!"


FALTA ZITZAIGUNA!!!
¡¡LO QUE NOS FALTABA!!

Gure amamak esango lukeen bezala: egie ez da izingo!!


Iturria: Ukberri

2009-02-22

Making off


Ai Mikel! Zein guapo laga zaituzten...

Bideoan Mr.Spocken hitzalditxoa daukazue ere bai.

2009-02-21

GORA VULCANO ASKATUTA!!!



Hortxe dugu Spock lehendakaria, Vulcanotik etorritako eskuadroia atzean duela. Ez, ez dira pasako, hori da misio berria: Espainia galaxiak ez du Vulcanouskadi izar txikia mendean hartuko.


Eta hemen behean Leioako komandoa.


Vamos a subir todos al Euskalprise, porque nuestra nueva misión es que la galaxia llamada España no asuma el control de esta pequeña estrella verde.
GORA VULCANO ASKATUTA!!!
Pulsa en la palabra Vulcano para ver más fotos