Pachi ez!!!
1. Madriletik kontrolatuko dutelako.
2. Ez duelako Euskadiren alde musu truk egingo, Espainian dauzkan laguntxoak izan beharko ditu buruan, eta haiei zorrak ordaindu.
3. Ez daukalako prestakuntzarik krisialdiari aurre egiteko.
4. Oso hautagai tristea delako, buruz burukoan ez lioke lehendakariari ezta asalto bat ere eutsiko.
5. Euskal herritar guztion lehendakaria izango al da hizkuntza ofizialetako bat menperatzen ez duen hautagaia? Mesedez!
6. Zer kudeatu du Lopezek? Lan esperientziarik bere alderditik at?
7. Zergatik ez da hain gustuko duen Espainiko bandera kanpainan ateratzera ausartzen? 15 egun hauetan guztia ikurrinez josita ikusiko dugu soziolistoen ekitaldietan, eta bien bitartean, Legebiltzarrean inposatutako Espainiako bandera.
8. Rosa Diez eta Basagoitirekin bat egiteko irrikaz dagoelako
ETA ABAR!!!