2010-01-29

Ezker Abertzalearen gose greba Leioan, udal lokal bat okupatuta


Leioako Ezker Abertzalea izenez ezagutzen ditugunak, Udal lokala okupatu zuten astelehenean, baimenik gabe, euskal presoen aldeko gose greba aurrera eramateko asmoz.

Okupatutako lokala Berbalamiñe Euskara Elkartearen lokala izan da, soilik euskara sustatzeko ekintzak burutzeko utzita dagoena, hain zuzen ere.

Azkenean, Ertzaintzak joan behar izan zuen atzo udaltzainekin bertan zeudenak ateratzera, muzin egin baitzieten Udaltzaingoaren eskaerei.

Inork ukatu al die gose greba bat egiteko baimena? Kontua da, zergatik udal lokal baten? Bihoaz Gaztetxera edo Herriko Tabernara bertara. Lekuak badauzkate nahi izanez gero, baina ez, euren asmoa zein da? Beti bezala biktimak bailiran agertu herritarron aurrean.

Dagoeneko ez dute inor engainatzen, eta lekuz kanpo zegoen erabat atzo Leioako Udaletxean eman zuten espektakulu tamalgarria.

_____________

A ver, autodenominada Izquierda Abertzale de Leioa, ahora en español:

¿Queréis hacer una huelga de hambre por los presos? HACEDLA, pero los locales municipales tienen un determinado fin, y movimientos de solidaridad legítimos con los presos no están contemplados como actividades de fomento del euskera, así que sobraba ocupar el local de Berbalamiñe Euskara Elkartea.

Sin armar tanto jaleo, haberos metido en el Gaztetxe o en la Herriko Taberna, y santas pascuas. Sobraba el espectáculo lamentable y victimista que disteis ayer ante el Ayuntamiento.

6 comentarios:

Begoña Muro Azurmendi dijo...

La culpa es de las navidades, muchos excesos y ahora todos a dieta...

Anónimo dijo...

Hemen ikusten dugu Leioko EGI, gure alkate faxistaren ekintzak babesten. Lehenik eta behin lokala ez zen okupatu, baimena eskatu zen Berbalamiñe Euskara taldeari. Bigarrena, lokalak ez dira Udaletxearenak, edo PNVkoak, herriarenak dira, Eta herriak bere erreibindikazioak aurrera ateratzeko erabili ahal ditu. Grebaralariek soilik lo egiteko erabili zuten lokala. Beste herrietan ikusten dugu nola hau normaltasunez egiten den. Adibidez, Sopelan, Udaletxean daude enzierroa egiten, gai huoenkin be, eta ez dute inolako oztoporik.

Bigarrena... Udalbatzan emandako irudia? Gogoratzen dizuet nUdalbatzak PUBLIKOAK direla, eta bertan herritarrak partu ahal dutela iinolako oztoporik gabe. Baina ez, beste behin ere, Eneko Arruabarrena, udaltzainak bidali zituen eskubide bat urratzera.

Alkate honek Udaletxea bereaizango baizen bezala erabiltzen dut. Herria bere kortijoa bailitz bezala... Eneko argi izan gauza bat... Herria ez da zurea... eta nahiz mila oztopo jarri. Euskal presoen eskubideeen aldeko aldarriak kalean jarraituko dute. Argi dagoena da gure alkateak bat egiten duela gaur egungo espainiako eta frantziako espetxe politaikarekin

Arantzi Berbalamiñeko kidea dijo...

Berbalamiñe kidea naiz, Arantzi.
Zuen idatzi honek, isurtzen dituen manipulazio eta gezurrengatik, haserrea eragin dit eta erantzuteko beharrizana ere.
Gauza asko dut esateko, eta inor irakurtzen aspertu aurretik hona hemen garrantzitsuena: EZ DA EGIA gose grebalariek gure lokala okupatu zutenik, BERBALAMIÑEK BAIMENA EMAN EGIN ZIEN GOSE GREBA BERTAN EGITEKO.
Edozein kasutan beste zeozer ere argitu nahi dut, okupatu izan balute ere nire babes osoa jasoko zuten, eze udalari eskatu ostean erantzunik ere ez baizuten jaso. PNV-k zuzentzen duen udal honek erabakitzen omen du nork erabil ditzakeen eta nork ez herri lokalak, eta berriro diot, "herri" lokalak, ez PNVrenak, eta beraz, ukazio horren ondoren ondotxo ulertuko nuke ekimen kolektibo bat egiteko edozein herritarrek lokalik okupatzea.
Bestetik esan oso bitxia dela zuen idatzian esaten duzuenean "inork ez diela gose grebarik egiteko baimena ukatzen" edo horrelako zeozer, bakarrik horixe faltako zen, PNV-k edo udalak baimena eman behar izatea gose greba bat egiteko!, ez al zaizue nahikoa iruditzen manifestazioak egitea galaraztearekin, ala gogoratu beharko al zaizue Balzaren garai gloriosoa?!
Bestalde zuen idatzian diozue Berbalamiñeren lokala euskerazko ekimenak sustatzeko baino ezin dela erabili, bada zergatik ez diozue horixe bera esaten zuen alderdiari, zergatik ez diozue zuen alkateari galdetzen zer dela eta aritzen diren egunerokotasunez lokal horietan euren ekimenak egiten Epi y Blas edo Behargintzak, eragile hauen xedea ez da euskera sustatzea, ARE GEHIAGO TALDE HAUEK LOKAL HORRETAN ESPAINOLEZ EGITEN DUTE EUREN JARDUNA, eta berriro ere diot, ez aldi batez baizik eta egunerokotasunez. Gose grebalariak, aldiz, euskaldunak ziren, eta ez soilik politikoki egokia denean euskeraz mintzatzen diren horietakoak baizik eta egunerokoan komunikazio tresna euskera duten horietakoak baizik.
Espainolez bukatu duzue zuen idatzia, aurretik esandako guztiaren itzulpenez, irakurtzean galdera bat egin dut nire baitan, norentzako itzulpena izan da hori, ez al zen izango Azkuna eta Imaztarren zuen afiliatuentzat, ezta?

Leioako Gaztedi dijo...

1. Baimena ez diozue Berbalamiñe Euskara Elkarteari eskatu behar, eta badakizue.
2. Lokalak herriarenak dira, eta udalak kudeatzen du jabego hori, ez izan demagogo, edo inuxente.
3. Zuek ere NORMALTASUn hitza darabilzue? Uste baino antz handiagoa daukazue PSOErekin.
4. Osoko bilkurak publikoak dira, bai, eta herritarrek parte hartu ahal dute, betiere bilkura oztopatzen ez bada, eta zuek ari zineten bilkura oztopatzen. Berriro ere biktimismo petrala.
5. bla, bla bla... betiko diskurtsoa: alkate faxista, PNVk bereak izango bailiran erabiltzen ditu erakundeak, espetxe politika, Frantzia, Espainia, errepresioa... Eta zuek ez daukazue inoiz ezelango erantzukizunik. Gure alkateak Frantziako eta Espainiako espetxe politika babesten dituela? Nahi al duzu gogoratzea zuek zer babesten duzuen zuen jarrerekin? Aurpegia beste alde batera jarrita? Espetxe politikak, nahiz eta larriak izan, huskeria dira ETAren errepresio eta indarkeriaren kontra.

Babestu, babestu, aski da! Berriro diotsuegu: dagoeneko ez duzue inor engainatzen.

Leioako Gaztedi dijo...

Barkatu, baina ondo irakurri baduzu, ez da itzulpen zuzena izan, gezurrik ez esan.

Lokal bi nahasten ari zarete, Berbalamiñerena eta ondoan dagoena. Ez nahastu gauzak, asmoa nahastea ez bada behintzat.

Euskara eta politika nahasita, ez diozue mesederik egiten euskarari, euskara sustatzea baldin bada helburu nagusia. Besteren bat bada, jarraitu horrela.

Goraintziak.

Anónimo dijo...

Nik ere ez dut uste herriko lokal bat horrelako helburu politikoetarako erabiltzea zilegizkoa danik.

Baina nire galdera hurrengo hau da.

Arantzi, zuk babesten dozu Berbalamiñeko kide bezala, taldeak grebalariei lokala utzi izana.

Suposatzen dot taldeak argi dituela grebalarien ekintza honen bitartezko helburu politikoak.

Orduan... falangista batzuk izango balira grebalariak, babestuko zeunke indar berberagaz taldeak lokala utzi izana?

Publikoa izaten jarraituko luke, edota orduan lokala berbalamiñera bakarrik izango litzateke?

Zer da zure ustez, eta zure lagunen ustez, lokal publiko bat?

Zuek EAJ-ri kritikatzen diozue udaleko lokalak nahi bezala kudeatzearena, baina ez al zarete zuek gauza bera egiten egongo ezta?