2009-06-08

%60, hor dago koska


Lehenik eta behin, zorionak EAJri eta Izaskun Bilbao Barandikari hauteskunde hauek irabazteagatik EAEn.

Nafarroan eta Iparraldean lan handia daukagu oraindik egiteko.

Hori esan eta gero, atzoko hauteskundeetako arazorik larriena da %60 inguruan egon zen abstentzioa. PP-PSOE dinamikan dabiltzanak joan ziren nagusiki bozkatzera, eta hala ere, irabazi genuen.

Hautesleria nazkatuta dago martxoan gertatutakoaz, eta Europa urrun geratzen zaie, ez dakigu garrantzia hori transmititzen. Parte hartze eskasari egotzi behar zaio hauteskundeak alde nabarmenagoarekin ez irabaztea. Abertzaleentzat Euskadin dagoelako lehia, eta ez Madrilen edo Bruselan. Ea etorkizunean lehia horien garrantziaz konturarazteko giltza aurkitzen dugun.

Hala ere, bipolarizazioa izan zuten aurreko hauteskundeekin alderatuta azken hauek, iazko Espainiakoak alegia, alderdiak lortu du berriro irabaztea. Orduan ez zen lortu.

Hortaz, hausnarketa bai, baina abstentzioaren gainekoa, ez zorabiatu matematikekin.

A! Gogoratu alderdi bat gehiago eduki dugula lehian, eta horiek lehen ez zuten PP edo PSOE bozkatzen. Ondo asko jakin dute zein momentutan itzularazi Ezker Abertzalea.

Irabazi dugu, guztia kontra geneukala irabazi dugu. Haizeak gure alde jotzen duenean, prest eduki belaontzia.

GORA EUZKADI ASKATUTA!

No hay comentarios: