2009-02-23

Getxoko Falangea


Tira ba! Agertu zaigu Falangearen taldea Uribe Kostan. Kasu honetan Getxoko Falangea.

Leioako Gaztedik, dena dela, "ongi etorria" eman nahi dio alderdi honi. Badirudi euskararen alde egingo dutela. Bestela arreta jarri bere pegatinatxoan; "Getxoko falangea" jartzen du, euskara hutsean. Ez elebitasunik ez ezer, euskaraz bakarrik.

Hortaz, badauzkagu euskaltzale berriak: Getxoko falangistak. Ea orain Basagoiti eta Rosa Diezen kumetxoek antolatzen dituzten manifestazioen kontramanifestazioetara doazen. Kar kar!! Kuriosoa izango litzateke dokumentua.

Goiko argazkian ez bada ondo ikusten, ea hemengoan zerbait hobeto antzematen duzuen:


Pues nada. Que tenemos nuevos euskaltzales en el entorno. Ni más ni menos que la Falange de Getxo. A ver si ést@s van a hacer más por el euskera que otros. Y es que en su pegatina sólo usan el euskera.


Komunikatua ere atera dute. Hau ere euskaraz jarraian ikus dezakezuen bezalaxe:

"Adierazpen honen bidez, Getxoko herriak egun hauetan bizi izan duen gertaera gogoangarri baten berri eman nahi dizuegu.
Duela 75 urte, 1934ko otsailaren 13an, Falange Española (FE) eta Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) batu ziren. Emaitzari FE de las JONS izena eman zioten ekimena burutu zuten abertzaleek, emaitza oparoa, dudarik gabe, gure nazio espainiarrarentzat.

Data hori gogoratuta, eta duela 75 urte bezala ere, 2009ko otsailaren 13an Getxoko falangistok Getxoko Falangea sortu dugu, Bizkaiko kostaldeko gure herri hau Espainia dela aldarrikatzeko.
Oso harro gaude gure espainiartasunaz eta tinko eutsi nahi diogu. Baditugu lehenengo ekintzak egin. Adibidez, aste honetan pegatina asko hainbat tokitan ipini ditugu: Getxoko batzokietan, Getxo Bizia plataformaren lokalean, Getxoko herriko tabernetan eta Amnistiaren Aldeko Gestoren tabernan, Algortako alkartetxearen ondoan, Ezker Batuaren egoitzan, Batasuneko zenbait militanteren etxeen ondoan, Algortako "Egunkariak" kioskoan, ELAren egoitzan, eta abar. Ekintzak pentsatzen eta martxan jartzen jarraituko dugu, Getxok behar gaitu-eta.

Gora Getxo espainiarra! Gora Espainia! Gora Getxoko Falangea!"


FALTA ZITZAIGUNA!!!
¡¡LO QUE NOS FALTABA!!

Gure amamak esango lukeen bezala: egie ez da izingo!!


Iturria: Ukberri

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ezin dot sinistu bez egin.

Beitu, inoren kontra erasorik egiten ez daben bitartean, eta euskara defendatzen daben bitartean...

ongi etorriak izan daitezan, eta ea publikoki beste komunikaturen bat kaleratzen daben, euretaz gehiago jakiteko.

Halere, norbaitek ziria sartu deuskuela uste dot oraindik ere...jejeje


benga lagunok!! agur !!

gogor eutsi kanpaina bukaeraraino!!

Anónimo dijo...

No os creais nada. La Falange fue perseguida por Franco igual que el nacionalismo. Franco se quedo con su simbologia y mientras desterró a su Presidente Manuel Hedilla (alprincipio lo condeno a muerte). Los Falangistas, no somos ni anti vascos como el PP ni racistas como la extrema derecha. Somos nacional sindicalistas, y luchamos contra el capitalismo. Saludos