2008-07-04

Leioako jaiak


Leioako jaiak amaitu berri direla, zalantzak eta galderak bururatzen zaizkigu:

1. Jende gutxi egon al da jaietan? Gehiago nahi dugu? Gutxiago?
2. Herriko jendea gustura ibili da?
3. Ba al dago proposamenik hurrengo urteetako jaiak antolatzeko?

3 comentarios:

Leioako Gaztedi dijo...

Egia esan, arazo honi buelta asko emoten dotsedaz askotan, eta oraindik ez dot ezer argirik atera.

Jende gaztea arrazoi askorengatik ez da hurbiltzen Leioako gure jaietara.

Batetik, asko ibili behar dalako erdigunera iristeko, eta irteteko zalantzak izan ezkero, azkenean nahiago dozu etxe ondoko tabernan geratzea.

Bestetik, Leioako jaiak ez dabe ezer berezirik "saltzen" jendearen arreta deitzeko, edo jendea etorrarazteko.

Horretaz gain, musika gaueko lauretan amatatzen dabe.

Leioako jaiak leioaztarrentzat zuzenduta dagoz, eta zehatzagoak izanda, Leioako kuadrillentzat zuzenduta.

Eta azken hauek gauez irteten badira, gero egunean zehar planteatutako ekintzetan parte hartze "estua" izaten dabe.

Azken finean zer da Leioako jaietan egotea? XCaret-eko plazan gaua pasatzea?

Egun potolo bakarra, larunbata izaten da. Egun horretan herri-bazkaria dago, etab.

Gauean jende pilo hurbiltzen dan egun bakarra da, eta kontzertua bukatu eta gero, ez dago ezer, jendea Leioan mantentzeko.

Aurten ez da berbenilla triste bat ere jarri.

Saiatuko naz jende gehiagoren iritziak jasotzen, baina gehien entzuten direnak:

- Musika "goizegi" amatatzen dabe.
-Metrotik urrunegi dago.
-Ez daukate ezer berezirik.

Beraz, ez dakit nola, baina gure jaiak saldu beharrean gagoz.
Merkatuetan egiten den bezela, gure produktua bereziagoa dalaz jendea konbentzitu behar dogu.

Leioako Gaztedi dijo...

nire ustez aurten inoiz baino hobeak izan dira jaiak, kontzertuan jo zuen taldea paregabea zelako eta aldapan egon diren magia eta monologo saioak oso onak izan direlako, baina egia da musika amaitu ostean ez dagoela ezer!! hori konpondu beharrekoa da!! datorren urtean lan gehiago egin beharko da jaien antolakuntzaren gainean!!

Leioako Gaztedi dijo...

Ados nago Ederrekin hainbat gauzatan, baina puntualizazio bat: jaiak ere egunean zehar daude, eta eguneko ekintzak dibertigarriak dira. Hori bai, elkarte edo konpartsa baten kide izan beharra al dago ondo pasatzeko egunez?

Eta gauez... ba bueno, badaude zenbait gauza, baina zein herriko jaik eskaintzen du zerbait berezirik gauez? Ez al da betiko kontua?

A! Eta ea tranbiarekin...